Atzo, irailaren 28an, egin zen Kongresu Batzar Bereziaren testuinguruan, sindikatuaren Barne Araudia aldatu zen. LA SENDArentzat egiteke dagoen gauza garrantzitsua da, joan den otsaileko Lantegiko Akordioa sinatu zenetik.
Erregelamendua, oro har, lehen kontuan hartu ez den egoera batera egokitzen da; horren arabera, Enpresa Batzordeak baztertu egiten du izaera erabakitzailea duen Batzar bat egiteko beharra. Alde horretatik, LA SENDA sindikatuaren aurreakordioak beti berresteko asmoa bere horretan mantentzen da; hala ere, urtarrilaren 28an gertatutakoa berriro gertatzen bada, sindikatuko afiliazioaren erabakia nagusituko da. Gainera, Erregelamenduak araubide berezi batean afiliatutako pertsonak biltzen ditu, zehazki, arrazoi desberdinengatik lantegian jardunean ez daudenak. Duela gutxi onartutako afiliatu-mota beri bat sindikatuan.
LA SENDA DE UGARTEko Barne Araudia gero eta osatuagoa den dokumentu dinamikoa da. Sindikatuaren hasieran funtzionatzen zuen Kode Etikoan du jatorria, 2015. urtean, eta garaietara egokituz joan da. Laster, afiliatu guztien eskura jarriko da.

