LA SENDA sindikatutik animatu nahi zaituztegu urrats hau ematera, zerbait txikia irudituko zaizue, baina sindikatuarentzat oso garrantzitsua da.
Zergatik? Alde batetik, sindikatuaren ibilbidea babesten du. Bestetik, laguntza ekonomikoa da, gastu juridikoak ordaindu behar ditugulako eta sindikatu honek ez duelako inolako diru-laguntzarik. Gure ustez, independentzia ekonomikoa funtsezkoa da, inolako mesederik ez izateko, gure lana modu independentean egin ahal izateko, inoren aurrean zuritu gabe. Horregatik behar dugu zure laguntza.
