Apirileko azken CSSLn, Akabera- eta Kalibrazio-aldagelen berehalako berrikuntza berretsi zen. Gizarte-ordezkariek behin eta berriz eskatu zuten inbertsio hori, eta, horrekin batera, armairuen berrantolaketa hobetzea. Erreforma horrek bi fase ditu:
1.FASEA
Akaberako aldagela pixka bat handitzea, haztegiko aldagela txiki bat eta garbiketa-produktuak gordetzen diren gela, biak elkarren ondoan. Bisitako aldagela desagertzen den bitartean, garbiketa gela kafe makinetan kokatuko da eta horiek jantokira eramanen dira. Horrela, leku pixka bat irabazi eta armairu gehiago jarriko dira.
Fase honetan, kalibratzeko aldageletako bat ere eraberrituko da. Garai batean “finkoena” deiturikoa. Zorua konpondu eta armairuen antolaketa optimizatuko da. Fase honek diru-zuzkidura du eta udarako aurreikusten da.

2.FASEA
Dutxa eta bainugelak dituen erdiko aldagela kentzea. Sortzen den espazio hori gainerako aldagelekin lotuko da eta berrikuntza osoa izanen du. Horrek guztiak takillak berrantolatzea ekarriko du. Diseinu berria izanen du, dutxen egoera aldatuko duena, Akaberako aldagelaren antzekoa, batzuk besteen parean. Bainu eta konketa gune bat izanen du.
Fase hori bukatutakoan, WIPko gainerako langileak aldageletara eramanen dira, departamentu horren aurrean baitago. Fase honek aurrekontua du, baina ez onartzeko dagoen diru kopurua. Gabonetan egiteko aukerekin iritsi nahi da.

