Iraileko 20ko Batzordearen Osoko Bilkura
Joan den irailaren 20an Batzordearen Osoko Bilkura zabala egin zen. Bertan, zenbait sindikatuekiko kezka agertu zen, zintzilik zeuden gai batzuk aztertzeko enpresak “gutxiegi” zuela eta. Horietako asko erraz konpontzen diren arazo txikiak dira. Besteak beste:
-
- Behin-behineko langileei beren lanposturako egokia den soldata maila ordaintzea. Azaldutakoaren arabera, baxuena aplikatzen ari zaie.
-
- Baxuen figuraren akatsak, bereziki mantentze-lanetan ez egotea eta bajan egoteagatik ordezkapenak egitea.
-
- 5.lineako zuzengailuaren soldata-mailaren zuzenketa. 8a du eta 7a dagokio.
-
- Prebentzio baliabidea behar bezala ezartzea.
Era berean, Enpresa Batzordearen idazki bat aurkeztu zen, RENFEko arduradunei treneko ordutegi gehiago eskatzeko.

PREBENTZIO-BALIABIDEAK lantegian
Aurreko artikuluan aipatu dugun bezala, Batzordearen azken Osoko Bilkuran idazki bat bidali zitzaion enpresari, CSSLri zuzendua, Plantako Prebentzio Baliabideen gaia eta horri buruzko Legearen betetzea berriro aztertzeko.
Enpresak konpondu nahi izan ez duen aspaldiko gaia da. Ildo horretatik, prebentzioko zenbait ordezkarik eskatuta, OSALANek horri buruzko txostena egin zuen 2016. urtean, Prebentzio Baliabide izateko baldintzak argi eta garbi zehaztuz. SIDENORen Prebentzio Plana negoziatzeko mahaian ere ez zen ezer zehaztu. Gogora dezagun enpresak libreki izendatzen duela PB, eta sailetan zerrenda publikoa izan behar duela. Hainbat baldintza bete behar ditu:-
- Prestakuntza egokia lortzea
-
- Gainbegiratu beharreko lana ezagutzea eta ikastaro osagarria egitea
-
- Funtzioa betetzeko behar den denbora izatea


