Atzo, 2024ko uztailaren 22an, SIDENOR taldearen bigarren berdintasun plana sinatu zen. La Senda de Ugarte, LSB-USO, CCOO eta ESK sindikatuek sinatu zuten akordioa.

Tailerretan benetako berdintasuna ezartzera jo nahi da, eta ikastetxeetan kanpaina indartsu bat egingo da SIDENOR ezagutarazteko eta lantegietan emakumeari lanpostu teknikoak irekitzeko. Plan berri honetan, genero-indarkeriaren aurka modu eraginkorrean borrokatzeari ematen zaio garrantzia.
LA SENDA berdintasun plan guztietan egon da 2018tik. Beti ideiak emanez eta bileretan proaktiboa izanez. Beti egongo da Basauriko langileei dagokien edozein gai jorratzen duten mahaietan.
Plan hau zerbait bizia da eta honek aurrera egin dezan, jarraipen mahaiak egingo dira, helburuak betetzen direla zaintzeko eta sortzen diren ideia eta lege/araudi berriak garatzeko.
LA SENDAk ordezkari bat izango du mahaian. Ordezkari bakarra da, baina lan egiteko eta Basauriko langile guztiak ordezkatzeko gogoz.
BANAKA, TANTA BAT GARA. ELKARREKIN, OZEANOA GARA

