Gaur, urriaren 4an, oniritzia eman zitzaion Sidenorreko Berdintasun Plana gizarte-ordezkari gehienek egokitzeari, eta, hartara, 901/2020 eta 902/2020 LEDen eskakizunetara egokitu zen. Batez ere, diagnostiko berriari gehitzen zaizkion soldata erregistroak eta enpresako emakumeen ordezkaritza
Prozesu horretan guztian 5 topaketa egin dira enpresaren eta gizarte-ordezkaritzaren artean, eta prozesu parte-hartzailea eta gardena izan da. Alde batetik, diagnostikoa modu globalean eguneratu da, Industria Taldeko lantoki guztiak barnean hartuta, eta nabarmen hobetu da 2018an egindako lana. Bestalde,emakumeen ordezkaritza lantegian eta soldateen erregistroa, arlo horretako araudia bete da. Azkenik, 2018an itundutako neurriak, gauzatze-epeak eta segimendu-indizeak sartu dira planean.
Berdintasun Planaren indarraldia amaitu baino 5 hilabete lehenago iristen da egokitzapen hori. Alde horretatik, egokitze hori abiapuntu egokia da enpresaren 2. Berdintasun Plana negoziatzeko, 2023ko martxorako aurreikusita baitago, eta hor dugu gure jomuga.
LA SENDAn ados gaude egindako prozesuarekin, eta, azkenik, Planarekiko egokitzapen hau sinatu dugu.

