LEGE-AURREPROIEKTUA
Gobernuak Mugikortasun Iraunkorrari buruzko Legearen Aurreproiektua onartu du berriz ere Ministroen Kontseiluan, legegintzaldi aldaketaren ondorioz aurreko tramitazioa gelditu ondoren. Arau horrek ezartzen du 500 langile baino gehiago edo 250 baino gehiago dituzten enpresek, sektore publikokoak barne, mugikortasun iraunkorreko planak izan behar dituztela 24 hilabeteko epean, indarra hartzen denetik hasita.
Laneko mugikortasun iraunkorreko planak langileen legezko ordezkariekin negoziatu behar dira, edo, bestela, sektoreko sindikatu garrantzitsuenek osatutako batzorde batekin. Plan horietan, mugikortasunarekin eta segurtasunarekin lotutako neurri zehatzak jasoko dira, hala nola mugikortasun aktiboa bultzatzea, garraio kolektiboa, emisiorik gabeko mugikortasuna, mugikortasun partekatuko edo lankidetzako irtenbideak eta, ahal denean, telelana.

Gainera, lantokira egiten diren joan-etorrietan segurtasun neurriak eta istripuen prebentziorako neurriak hartuko dira. Laneko mugikortasun iraunkorreko planak ebaluatu eta haien jarraipena eginen da, planean jasotako ekintza eta neurrien ezarpena bermatzeko.
Planen negoziazioa ziurtatzeko, Langileen Estatutuaren 85.1 artikulua aldatu da, eta lanera mugikortasun iraunkorreko planak egitea sustatzeko neurriak negoziatu beharra gehitu da hitzarmen kolektiboen barruan. Gainera, jarduera-zentro handiek mugikortasun iraunkorreko planak ere izan beharko dituzte, lege-testuan ezarritakoaren arabera.
Ildo horretatik, gogoratu behar dugu LA SENDAk Mugikortasun Plana eskatu zuela gure lantokirako 2022an, Industria Taldearen Prebentzio Planaren barruan. Testuinguru horretan, enpresak hitz egin zuen, eta CSSL batean esan zuen autoa partekatzeko APP bat emateko moduan egongo zela. Hori guztia ezerezean geratu zen.
MUGIKORTASUN-PLAN BATEN GAKOAK. INGURUMENA (2022) sakatu hemen
➔ Ibilgailuen CO2 emisioak murriztea
➔ In-itinere garraio segurua kontrolatzea
➔ Erabiltzaileei dirua aurreztea
➔ CSSLren barruan jarraipena egitea eta neurri gehigarriak zehaztea
Enpresa osasuntsuari buruzko proposamena. 4. puntua, Mugikortasun Planari buruzkoa:
Horregatik guztiagatik, gure lantegirako mugikortasun-plan bat azpimarratuko du SENDA berriro ere. Lege berrian eskatzen diren baldintzak sobera betetzen dituen lantokia, Sidenorrek ezin izango duena alde batera utzi.


