Jakinarazpen honen bidez, greban dagoen MAXAMeko plantillari gure babesa adierazi nahi genion. Hori guztia, enpresak bete nahi dituen 67 lanpostuen alde eta behin-behineko pertsonen lan baldintzen alde.
Gaur egun, 17 eguneko greba mugagabea dago. Ahal dugun neurrian, gatazka honi laguntza eta ikusgarritasuna ematen saiatuko gara.

