Gaur, urtarrilak 19, UGTk, LSB-USOk eta CCOOk sustatzen duten hauteskunde prozesua hasi da. Behin-behineko errolda 783 langilekoa da lantokian, eta horietatik 576 “Espezialistak eta kualifikatu gabeak” elkargoan egongo dira, eta 213 “Teknikariak eta administrariak” elkargoan. Beraz, “Espezialisten” elkargoko 15 batzordekide eta “Teknikarien” 6 aukeratuko dira.
Jarraian, hauteskunde-mahaiak eratu dira: presidentea, zaharrena, bokala, zaharrena eta idazkaria, gazteena. Hori bai, beste 4 lanpostu geratzen dira esleitu gabe, langile faltagatik. Hori dela eta, “Teknikarien” mahaia izango da zalantzak argitzeko eta prozesua zentralizatzeko mahai nagusia.
Hauteskunde-egutegia honako hau izango da:
| Errolda jendaurrean jartzea | 3 lanegun | Otsailaren 22tik 24ra |
| Erroldari egindako erreklamazioak | Lanegun 1 | Urtarrilak 25 |
| Erroldari buruzko zalantzak eta erreklamazioak ebaztea | Lanegun 1 | Urtarrilak 26 |
| Hauteskunde-erroldaren behin betiko argitalpena | Lanegun 1 | Urtarrilak 29 |
| Hautagaiak aurkezteko epea | 9 egun natural | Urtarrilaren 30tik Otsailaren 7ra |
| Hautagaitzen argitalpena | 2 Lanegun | Otsailaren 8tik 9ra |
| Hautagai-zerrendei erreklamazioak aurkeztea | Lanegun 1 | Otsailak 12 |
| Hautagaitzei buruzko zalantzak eta erreklamazioak ebaztea | Lanegun 1 | Otsailak 13 |
| Hauteskunde-kanpaina | 9 egun natural | Otsailaren 14tik 25ra |
| Bozketak | 2 Lanegun | Otsailaren 27tik 28ra |
Azkenik, otsailaren 27ko eta 28ko, bozketen eguneko, ordutegia zehaztu dute. Honako hauek izango dira:
- HILAK 27, saio bikoitzean, 10:00etatik 17: 30etara eta 20:30etatik 00:00etara (ez da aurreko urteetan bezala lanaldi jarraitua izango)
- HILAK 28, saio bakarrean, 10:00etatik 18:00etara

