Jakina denez, gure fabrikak RENFEren C3 lineako aldirietako bi geltokitarako sarbidea du. Abaroa – San Miguel estaziora I+G bidez iristen da, eta Basauriko geralekura, berriz, Altzairutegitik. Aste honetan Gobernu Zentralak hartutako neurriak eragin nabarmena izango du SIDENOReko (BASAURI) langileengan, %100ean diruz lagunduko baititu abonamendu mugatua (joan-etorria) eta mugagabea.
Une honetan, RENFEko aldirietako zerbitzuak ez du arrakasta handirik SIDENOReko langileen artean. Nagusiki, Lantegian lanaldi arrunta duten pertsonak dira, OO. GG. e I+G zerbitzua gehien erabiltzen dutenak. Txandakako langileek, berriz, zailtasun gehiago dituzte ordutegiak eta konbinazioak direla eta, gutxiago erabiltzen dute. C3 linearen erabiltzaileak dira lanera konexiorik egin gabe etortzeko ordutegi onak dituztenak, baita asteburuan ere. Gaur egun, ordea, ez da gomendagarria asteburuetan, goizeko edo gaueko txandetan, ezkerraldeko (C1) eta meatzaldeko (C2) erabiltzaileentzat.

Lau hilabete horietan asko aurreztuko da. Egungo tarifa hauek deskontatuko lirateke:
% 100eko deskontuak bai geltoki bakoitzeko makina banatzaileetan egindako abonamenduetan bai +renfe&tu txartel pertsonalizatuan egingo dira. Txartel hori Abandoko estazioan eskuratu daiteke 2 euroren truke.
| ABONAMENDU MUGATUA | ABONAMENDUA MUGARIK GABE | Abiapuntuak | |
| 1 EREMUA | 32`40 | 49,10 | Ollargan, Basauri… |
| 2 EREMUAK | 35,20 | 53,30 | Bilbao, Ugao… |
| 3 EREMUAK | 39,60 | 55,65 | Llodio, Barakaldo, Santurtzi… |
| 4 EREMUAK | 57,10 | 65,30 | Amurrio, Orduña, Muskiz… |
| 5 EREMUAK | 67,55 | 74,40 |

Bestalde, beste garraio batzuekin konbinazioak egiten dituzten erabiltzaileentzat jakin behar dute Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB) %50eko deskontua izango duela gainerako garraioetako bidaia-txartel eta -abonu guztietan, Barik barne. Erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoan hartzen da eta ministro-agindu baten zain dago eraginkorra izan dadin. Berdin hasiko litzateke irailaren 1ean.

